OHIKO GALDERAK
1. Zein da psikologoaren eginkizuna?
2. Noiz da komenigarria psikologo baten kontsultara joatea?
3. Nolakoa da lehenengo saioa?
4. Zer da psikoterapia?
5. Bikote terapia behar al dugu?
6. Zenbat irauten du saio batek?
7. Zenbat irauten du terapiak?
8. Zertan datza psikologoaren konfidentzialtasuna?
9. Botikak hartzea beharrezkoa izango da?
10. Psikiatra eta psikologoa berdinak al dira?
11. Noiz amaitzen da terapia?
1. Zein da psikologoaren eginkizuna?
Psikologoaren Kode Deontologikoak adierazten duen bezala, psikologiaren jarduketa gizarte eta giza mailako helburuetara zuzentzen da, honako xede hauen bidez zehaztu daitekeena: ongizatea, osasuna, bizi-kalitatea, pertsona eta taldeen bilakaeraren osotasuna, gizartearen eta gizabanakoaren eremu guztietan.
PSIKOLAGUNTZAren kasuan, gure pazienteekin batera egiten dugu lan elkarrekintza psikoterapeutikoan zehar. Horren kariaz, pertsonen arteko gunean malgutasuna sortzen da tresna gakoa bezala. Interbentzio eremu horietan kontsultatzen duen pertsonarekin komunikatzen saiatzen gara eta pertsonaren aurrerapena xede duen lan prozedura asmatzen dugu, erantzunak eratzerako eta egungo arazoa konpontzeko.
2. Noiz
da komenigarria psikologo baten kontsultara joatea?
Noizean behin, psikologoaren kontsultara joatea erabakitzen denean, kontsultatzen duen pertsona ez dago erabat ziur egokia denentz laguntza psikologikoa eskatzea arazoa larria ez baita.
Beharrezkoa da psikologorenera joatea zailtasun baten edo ondoeza psikologiko-emozionalaren aurrean gaudenean eta gure eguneroko bizitzan oso modu aztoratzaile batean aurkezten direnean. Era berean, ezin dugunean modu osasungarrian irtenbidea kausitu geure baliabide pertsonalak erabilita, eta problematikak gure bizitzako esparru garrantzitsuei erasaten dienean (etxean, lanean, bikotea, erlazioak, eta abar).
Interbentzio
psikologikoa gomendagarria da bizitzako alderdi batzuk hobetu nahi dituztenentzat eta ongizate handiagoa edo garapen pertsonala bilatu nahi
dutenentzat etorkizuneko krisialdien edo arazoen prebentzio neurria moduan. Aholkularitza psikologikoak egoera zehatz bati saio gutxietan ekin diezaioke. Hori dela eta, ez da beharrezkoa arazo larria
pairatzea psikologorenera jotzeko gura bizi-kalitatea eta osasun emozionala hobetzeko intentzioarekin. Izan ere, gero eta ohikoagoa da psikologoari bisita egitea gure gogobetetzea eta handitze
pertsonala bultzatzeko.
3. Nolakoa da lehenengo saioa?
Lehenengo ikustaldiak informazioa jasotzea du helburu, ebaluazioa. Pazientearen eta psikoterapeutaren artean arazoren zergatiak, mantentze-arrazoiak eta ondorioak eratzen dira. Batzuetan argi dago laguntzaren eskaera, baina maiz beharrezkoa izan ohi da zinez lortu nahi diren jomugak argitzea. Eskakizuna argituta, kasuari buruzko iritzi profesionala adieraziko dugu eta aginduko dugu tratamendu psikologikoari hasiera ematea beharrezkoa denentz. Handik aurrera, gure proposamen terapeutikoari ekingo diogu nahasmendu emozioalei eta jokabidekoei egoki erantzute aldera. Noizean behin, aholkularitza zehatz batekin nahikoa izando da eta interbentzio psikoterapeutikoa ez da beharrezkoa izango.
4. Zer da psikoterapia?
Banakako terapian kontsultatzen duen pertsonari bere burua hobeto ezagutzen laguntzen diogu eta bere gertaera pribatuak (emozioak, sentsazioak, pentsamenduak, oroitzapenak, irudiak eta abar) esperimentatzea eta haietaz kontzientzia hartzea sustatzen dugu. Horri lotuta, bere balio pertsonalei dagokionez konpromiso hartzea oso garrantzi handia dauka malgutasun psikologikoarekin ekintzak burutze aldera. Horrela, gure emozio negatiboak gobernatzen ikasten da eta autoestimu osasungarria garatzen da.
Banakako terapia askotan erabiltzen da kasu hauetan: autoestimu baxua, antsietatea, depresioa, estresa, menpekotasunak, pultsuen krontrola, min kronikoa, segurtasun pertsonalaren gabezia, erabakitasuna, autokontrola emozionala, gelditasun sentsazioa (sentimenduzko, lan, persona garrantizurekiko erlazio esparruetan), bikote arazoak, sexu-disfuntzioak (bikotekiderik gabe izanez gero edo gure bikotekidea etorri nahi ez badu) eta abar.
Batzuetan, horietako arazoren batzuk bikoteari lotuta daude. Kasu horietan, interesgarria izan daiteke bikote terapia egokia denentz balioztatzea. Bikote interbentzio psikologikoak bikotearen eskaerari erantzungo da eta harremanean oztopatzen ari diren alderdien ebaluazioa egingo dugu. Horretarako banakako eta bikotearen elkarrizketak egingo ditugu harreman terapeutikoari, helburuen zehaztapenari eta bikotearekiko lanari hasiera emateko.
5. Bikote terapia behar al dugu?
Ageriko zenbait ezaugarriek erabakitzen eta laguntza psikologikoa eskatzen lagundu diezazkigukete. Lehenik, bikotea komunikazioa oztopatzen eta urruntasuna sortzen duten soberako gatazkez edo desakordioen existentziaz jabetuz gero, komenigarria da psikologoarenera jotzea ezinegona eta atsekabe maila harremanean jasanezina denean. Bigarrenik, bikoteak banantzea mahaigaineratu badu ere, alternatiba bat bilatzeko beharra adierazten du erabakia hartu aurretik.
6. Zenbat irauten du saio batek?
Psikoterapia saio baten iraupena (banakakoa eta bikotekoa) 60 minutu ingurukoa da lehenengo ebaluazio saioa izan ezik, 90 minutu luzatu baitezake. Beste interbentzio mota bat, aholkularitza psikologiko saioa, 60 minutu inguruko iraupena dauka.
7. Zenbat irauten du terapiak? Zenbat saio dira beharrezkoak eta zenbatekoa da maiztasuna?
PSIKOLAGUNTZA Psikologia Kabinetean terapia laburraren ikuspegitik egiten dugu lan. Ikuspegi horretatik, oso garrantzi handia dauka terapian pazientearen parte-hartzeak, motibazioak eta konpromiso mailak. Oro har, saioak asteko maiztasuna dira arazorako egokitzat hartuz gero eta pazientearen ordutegia kontuan hartuta.
8. Zertan datza psikologoaren konfidentzialtasuna?
Psikologoaren Kode Deontologikoan azaltzen den bezala, azterketa edo ebaluazio psikologikoa pazientearen beraren eskariz egiten denean, honengandik jasotako informazioa interesatuaren baimen argiarekin eta baimen horren mugen barruan bakarrik azaldu ahal izango zaie beste hirugarren batzuei. Era berean, gure kabineteak datu babesaren legea (abenduaren 13ko 15/1999 Lege organikoan) betetzen du.
9. Botikak hartzea beharrezkoa izango da?
Psikologoak psikofarmakologiari buruzko prestakuntza dauka, baina ez du legezko gaitasuna psikofarmakoen preskripziorako. Psikiatra izango da botikak emango dituena, gainbegiratu dituena eta kenduko dituena pazientearen tratamenduan hobekuntza esanguratsua nabaritu ondoren.
10. Psikiatra eta psikologoa berdinak al dira?
Bi profesional arteko desberdintasun horrek nolabaiteko nahasketa sortzen du eta ohikoa da argibidea eskatzea. Psikiatra eta psikologoa desberdinak dira zenbait gauzetan. Psikiatra Medikuntzan Lizentziatua da eta psikologoa, berriz, Psikologian Lizentziatua. Beraz, psikiatrak suposatzen du gaixoaren desoreka psikologikoak gorputzaren gaixotasunak direla. Psikologoak gaixoaren portaera eta honen zerikusia beste arlo batzuekin (besteekin harremanak, familia, sentimenduak, norberaren iritziak, eta abar) aztertuko du. Honek ez du esan nahi psikologoak baztertu egiten dituela gorputzaren arazoak, edota psikiatrak berdin egiten duela erlazio psikologikoekin. Baina bakoitzak bata edo besteari ematen dio garrantzia. Psikologoak eremu psikologikoari eta psikiatrak somatikoari.
Tratamenduak ere desberdinak izaten dira, nork agintzen dituen arabera. Psikiatrak medizinak agintzen ditu normalean; eta psikologoak, pertsonarekin hitz egiten du bere arazoak aztertzeko eta gainditzeko
11. Noiz amaitzen da terapia?
Psikoterapiak psikologoren eta kontsultatzen duenaren arteko aldi baterako harremana da, eta kontsultara ekarri gaituzten zailtasunak gainditu arte irauten du. Memento horretara ailegatuta, psikologoak saioak urrutiratzea proposatzen du gure bizitzako hainbat eremutan gure burua nola maneiatzen dugun eta bidean zehar agertzen diren oztopoak nola aurre egiten diegun ikuste aldera. Azken batez, harreman terapeutikoa bukatzen da gure asetze maila egokia denean gure bizitzaren gobernatzeari dagokionez.
Gabinete de Psicología PSIKOLAGUNTZA Psikologia Kabinetea
